AIZKOLARIA – LE BÛCHERON
Historikoa
« aitz » euskal hitzaren erroa neolitikokoa omen da. Aizkora antzinatik erabiltzen den tresna da, gizakiak egindako lehenetariko bat. Eta, segur aski, erronkak sortzen dituen lehenengoetako bat.
Lurrak laborantzarako egokiak izateko lur-erauzketa lanetan edo egurra mozteko prozesuan, norgehiagokan aritzeko aukera asko eskaintzen zituen.
Helburua :
Enborra ahal bezain laisterren moztea
Proba gaur egun
Proba gaur egun: zutik enbor batean, aizkorakada oinen artean egiten da. Mozketaren erdian, lehiakidea itzuli egiten da beste aldeari ekiteko.
Ezaugarri teknikoak gizonentzat :
materiela :
– 2 aizkora
– enbor bat
eremua :
– segurtasun eremua 25 m²
Ezaugarri teknikoak emazteentzat :
materiela :
– 2 aizkor
– enbor bat
eremua :
– segurtasun eremua 25 m²