Euskal indar jokoak deskubritzeko ala berdeskubritzeko

Euskal indar jokoetaz berri entzun duzue, behar bada demostrazio bat ikusia duzue.

Baina badakizue zer gordetzen den bi hitz horien gibelean « EUSKAL INDARRA »?

Proposatzen dizuegu deskubritzea orrialdeen joaira segituz.

Argazkiak

Gure elkarteak proposatzen duenaren ideia baten ukaiteko, ez dudatu gertakari ezberdinen argazkiak begiratzea.

—– Lire la suite —–

Jokoak

Lehen, obrak kolektiboki egiten ziren, auzo eta famili kideak elkartzen ziren obra berdin baten inguruan

—– Lire la suite —–

Elkartea

Euskla Jokoak elkartea, tradiziozko jokoen bidez elkar parte hartze eta laguntasunaren sustatzeko sortu da.

—– Lire la suite —–

 

 

Erakustaldi publikoak antolatuz, diziplina ezberdinak entsearaziz, zuen galderei ernatzunez, gertakari pribatuetan, publikoetan edo lan gertakarietan parte hartuz, gure jaidura eta antzea nahi dizuegu transmititu.

Tradiziozko laborantz jokoak

Betidanik eta munduko parte guzietako populuek jokoak praktikatu dituzte.

Gauregun, mundu osoan, kirolaren parean beheraldian dira.

Alta, ondarearen mantentzearen gain, kirol estandardizatuaren kontrako erresistentzia errepresentatzen dute. Gastronomia, arkitektura ala hizkuntzaren gisara, eskualde bateko nortasunaren lekukoak dira. Horregatik, joko horiei interesatzea eta ondoko gizaldieri trasmititzea garrantzisua da. Eskualde batzuetan,populu batzuek gaur artelortu dute bizirik mantentzea kirolaren uniformizazioaren aurka. Euskal Herriaren kasua da.

Eguneroko lanaren mekanizazioa aintzin, gizonek haien indarra erabiltzen zuten obra ezberdinak egiteko. Egun guzietako jestu horien ondorioz sortu dira euskal indar jokoak : laxto altxatzea, harri jasotzea, esne bidoien lasterketa…. Aspalditik, herri arteko, auzo arteko ala famili arteko desafioak sortu ditu.

Gaur egun, egiazko kirol jokoak bilakatu dira, entrenamendu erregularrekin eta teknika egokituak diziplina bakotxari. Deneri idekiak dira. Gorputzeko kalitate guzieri zuzenduak dira : indarra, erresistentzia, malgutasuna, iraupena, zalutasuna, koordinazioa. Praktikatzen dituzteneri, giza kalitateak garatzea baimentzen du : motibazioa, garraztasuna, talde izpiritua edo bere buruaren baitako konfiantza.

 

Scroll to Top