Tradiziozko baserri jokoak
Gure erroak eta gure kultura beste populuetaz ezberdintzen gaitu, gure nortasuna da.
Aspaldi handiko ohitura joko horiek eguneroko baserri aktibitateetan oinarrituak dira.
Lehen, obrak kolektiboki egiten ziren, auzo eta famili kideak elkartzen ziren obra berdin baten inguruan. Batzuentzat, norbaitekin norgehiagoka aritzea , desafioka edo parioak egiteko parada zen.
Arbolen moztea, pentzeetatik harriak kentzea ereindu aintzin, bilketak, uztak, orga animaleen ferratzea ziren fisikoki zailak ziren aktibitateak. Baina aktibitatate horieri esker, obrak bukatueta, elkartzen ziren mementu goxoak partekatzeko. Eguneroko tresnak eranbiltzen zituzten joko horien bidez, desafioak botzatzen diren bakotxaren gaitasunak parekatzeko. Eta galtzaileak ordainaren zain ziren ! Beraz gatazka horiek erregularrak ziren eta eguneroko biziaren parte bat ziren.
Urteekin, joko horiek aldatu dira, egiazko kirol probak bilakatzeko. Teknika berezien menperatzea eta kalitate fisikoak, iraupena, erresistentzia, indarra, zalutasuna eta kooordinazioa bezela beharrezkoak dira.
- Lever de pierre / Harri jasotzea
- Charrette / Orga Joko
- Enclume / Ingudea
- Course aux épis de maïs / Buzkail biltzea
- Lever de paille / lasto altxatzea
- Jeter de paille / Lasto botatzea
- Course des bidons de lait / esneketarien lasterketa
- Course au sac / zakulariak
- Bûcheron / Aizkolari
- Scieur de bois / Arpanariak
- Tir à la corde / Soka tira
Osoki kirola, euskal indarra da :
– tradiziozko kirolen praktika garatu
– norberaren gaitasun fisikoak, balentria, bere buruaren baitako konfiantza hobetzea baimendu
– aktibitatearen inguruko jendarteko trukaketa eta topaketak lagundu