INGUDEA – L’ENCLUME
Historikoa
Antzina, herrietan, errementaria baserritik baserrira joaten zen zaldiak edo idiak ferratzera.
Horretarako bere ingudea zeraman berekin.
Tresna horrek, beste askok bezala, erronkak sortu ditu indarra eta erresistentzia neurtzeko.

Helburua : Ahalik eta altxadi gehien egin denbora jakin batean
Proba gaur egun
Ingude bat ahalik eta gehien altxatzea da kontua, denbora jakin batean. Altxaldia legezkoa izateko, ingudeak txandaka ukitu behar ditu beheko plaka eta, ondoren,lehiakidearen buruaren gainean kokatutako goiko plaka.
Ezaugarri teknikoak gizonentzat :
ingudearen pisua :
– gazteak : 14 kg
– senior : 18 kg
probaren iraupena :
– 1,30 min
Ezaugarri teknikoak emazteentzat :
ingudearen pisua :
– gazteak : 8 kg
– senior : 10 kg
probaren iraupena :
– 1,30 min
